Ipuin txapelketa

Laugarren, bosgarren eta seigarren mailako euskarako ikasleok “Mikro-ipuin lehiaketak” parte hartu dugu. Hemen dituzue Tabita, Unai, Paula, Erika eta Tabitaren ipuinak:

Tabita 

Maialen eta Juan bikote ziren, baina bere guasoek ez zuten nahi. Horregatik etxetik joan zen eta denbora asko pasa zuen kanpoan. Urte bat pasatu zenean, etxera bueltatu zen eta ume bat zuela esan zien bere gurasoei. Gurasoak oso pozik jarri ziren eta etxe bat erosi zioten. Hortik aurrera guztiak elkarrekin bizi ziren eta zorionatsuak izan ziren.”

Unai

“Baziren behin hiru lagun, hiru lagunak mendira joan ziren eta bertan otso bat aurkitu zuten. Yasserrek Hodei eta Unai deitu zituen otsoa ikusi zuenean asko izutu zelako. Hiruen artean otsoa uxatu zuten eta haien mendi bueltarekin jarraitu zuten. Ibiltzen zeuden bitartean putzu bat topatu zuten eta putzuan igeri egin zuten. Egun polita eta gero etxera bueltatu ziren.”

Paula 

“Baziren behin bi ume, Nekane eta Nagore deiturikoak. Politak eta azkarrak ziren eta begi urdinak zituzten. Egun batean, erosketak egitera joan ziren baina denda guztiak itxiak zeuden. Dendak lautan irekitzen zituztenez, askaltzera joan ziren bitartean. Ondoren, zapatak begiratu zituzten eta azkeneak kamixeta bat erosi zuten bakoitzarentzat.. Arratsalde polita eta gero etxera bueltatu ziren.”

Unax

Egun batean Erloju izeneko emakume bat zegoen, emakume hau oso altua zen. Emakume honek 7 seme- alaba zituen eta oso pobrea zen. Urteak pasa zirenean seme- alabak etxetik joaten hasi ziren eta guztiak joan zirenean jai bat prestatzea pentsatu zuen bere senarra Kronometrorekin batera. Jai honetara erloju asko etorri ziren eta tik- tak-tik-tak seme bat etxera bueltatu zen. Hortik aurrera etxe horretan Erloju, Kronometro eta haien alaba Ordulari bizi izan ziren.”

Erika

“Egun batean Radan mutil bat bizi zen, mutil hau oso azkarra eta polita zen eta Hodei izena zuen. Eskolako lehen egunean, Hodei gelara sartu zen eta Garazi izeneko neska ikusi zuen. Garazi polita, azkarra eta altua zen. Hodeik Garazi ikusi zuenean beretaz maitemindu zen, eta Garazi Hodeitaz ere. Sekretuan mantendu zuten Hodeik eskutitz bat bidaltzea erabaki zuen arte. Hodei konturatu gabe, eskutitza sinatu zuen eta Garazi konturatu zen nork bidali zion eskutitza. Haien maitasunarekin poz pozik egon ziren biak.”

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.